Gertakariak

 

Aniztasunak elikatzen gaituen premisapean, Lekeitioko Udalak Kulturarteko Sukaldaritza Ikastaroa antolatu du. Martxoan hasi eta Apirila erdialdean amaituko dira bi ordu eta erdiko tailerrak. Martxoak 12, 19, 26 eta Apirilak 9 eta 16an batuko dira Gaztegunean arratsaldeko 17.00etatik 19.30etara.

Doainezko ikastaroa izango da eta parte hartze zabala izateko haurtzaindegi zerbitzua izango da ikastaroak iraun bitartean. 20 pertsonentzako lekua izango da eta aniztasuna ardatz izango duen elkargune bat izan nahi du espazioak. Bakoitzaren ohituretatik, jakintzetatik ikasi, hamaika modu baitaude sukaldatzeko eta justu aniztasun hori baita aberasten gaituena.

Izena emateko azken eguna Martxoaren 7a izango da. Izen emateko aukerak ondokoak dira: Kultur Etxean eta Gizarte Zerbitzuetan. Baita ere ongintza@lekeitio.com-era idatzita edota 946243482 telefonora deituta.