Gertakariak

 

Martxoaren 26an, domekan, Arropaineko Arragua -k antolatutako berrerabiltze azoka egongo da Arropainen 10:00etatik 13:00tara.

Erabiltzen ez dituzun gauzak eraman itzazu eta erabiliko dituzunak hartu !!!

Ekimen hau, jada erabiltzen ez dituzun baina egoera onean dauden arropa, oinetakoak, liburuak edo edozein tresna uzteko espazio ireki bat bezala proposatzen da. Baliabideen berreskuratze eta birbanaketa espazio gisa funtzionatzen du.  Dirurik ez dago tartean, ez bonurik, ez trukerik ezta elkarrekikotasun noziorik ere: "eraman nahi duzuna (edo ez eraman ezer), hartu nahi duzuna (edo ez hartu ezer)".

Informazio gehiago: http://arragua.org/azoka03-eusk.html