Gertakariak

 

Urriaren 18an, zapatuz, Bizikleta Mekanika Tailerra antolatu du Lekeitioko Udalak Jabekuntza ikastaroen baitan. Ikastaro honetan bizikletaren oinarrizko mekanika erakutsiko da modu praktiko batetan. Helburua, emakumeen ahalduntze prozesua indartzea da,  emakumeen autonomia bultzatuz. 

Partehartzaile bakoitzak bere bizikleta eta etxean aurkitzen duen tresneria ekarri beharko ditu tailerrera. Katalinak bizikletan kolektiboak zuzendutako tailerra goizez izango da, 10:30etatik 14:00ak arte, Independentzia Enparantzan.

Izen ematea urriaren 14a baino lehen egin beharko da, euro baten truke, zuzenean udaletxeko harreran, udaletxera deituz edota berdintasuna@lekeitio.com helbidera idatziz. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko du udalak, baina zerbitzu honetan ere aurretiaz eman beharko da izena.
 
Ekarri zure bizikleta eta zikindu eskuak! Tailer praktiko eta laburra, zure mugikortasuna hobetzeko proposamen merkea eta ekologikoa.