Gertakariak

 

Larunbat honetan, maiatzak 7an Lekeitioko Emakumea eta Berdintasun batzordeak antolatuta, Kultur Etxean “BORROKA IMAGINARIOEN IRAKURKETA FEMINISTARI BURUZKO TAILERRA” egingo da.

Formatzaileak Arantza Santesteban eta Oihana Etxebarrieta izango dira. Arantza Santesteban Historian lizentziatua eta Zinema Dokumentalean diplomatua da. Une honetan Ipar Hegoa Fundazioan komunikazio lanetan dabil. Oihana Etxebarrieta feminismoan espezializatua dago.

Tailer honetan hainbat puntu jorratuko dira beti ere genero ikuspegitik, hala nola, gaztazka politikoa Euska Herrian, Emakumea eta parte-hartze politikoa, imaginarioen eraikuntza, Euskal Herrian imaginarioaren sorrera eta garapena, kasuen aztezketak..

Tailerra 2 ordukoa izango da, 12:00etatik 14:00etara.