Gertakariak

 

Gaur, maiatzaren 17,  Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, 1990 urteko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasunen sailkapenen eskuliburutik kendu zuelako homosexualitatea.

Egun hau dela eta, maiatzaren 29an, Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak Chrysallis elkartearekin hitzaldia antolatu du.

Adingabe transexualen familien elkartea da Chrysallis. Elkartearen helburua haur transexualen familiei zuzendutako laguntza sarea osatzea eta ezagutza zabaltzea da.

Elkarteak haur transexualen errealitatea azalduko digu eta zein garrantzitsua den dauzkagun ideiak deseraiki eta desmuntatzea.

Hitzaldia maiatzaren 29an 18:00etan izango da Kulturetxean.