Gertakariak

 

Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak emakumei zuzendutako “DEPRESIOA ETA ANTSIETATEA MANEIATZEKO ESTRATEGIEI BURUZKO TAILERRA” antolatu du. Tailerra 3  saiotan banatuko da: azaroaren 9, 16 eta 23an, 17:00etatik 19:00tara Kulturetxean.

Parte-hartzaileek, eguneroko patologiak eta tratamendu farmakologikoari buruzko alternatibak ezagutuko dituzte. Era berean, genero-estereotipoek eta genero-determinatzaileek osasunean duten eraginari buruz hausnartu nahi da baita familiaren eredua eta honek beraien osasunean duen eragina aztertu ere.

Azaroaren 7ra arte eman daiteke izena 94 603 41 00 telefono zenbakira deituaz edota agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbidera idatziaz.