Gertakariak

 

Ongo barikuan, maiatzaren 13an, Kitto Elkarteak Maialeni laguntzeko desfile benefiko bat antolatu du Lekeitioko Ikusgarri Aretoan. "Lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi" lemapean ospatuko da eta herriko 30 dendatik gora hartuko dute parte.

Sarrera 3 euro izango da eta Kitto elkarteko dendetan daude salgai.

Desfilera doazenen artean, 200 euroko sari bat banatuko da eta 20 euroko 15 sari, Kitto elkarteko dendetan gastatzeko.

Sarreretatik lortutako diru kopuruaren %67 zuzenean Maialeni laguntzeko erabiliko da eta beste %33-a ekitaldiaren gastuetarako eta 200€-ko zozketarako erabiliko da.