Gertakariak

 

60 urtetik gorako pertsonen artean ariketa fisikoa, ohitura osasungarriak eta autonomia sustatzeko asmoz, Lekeitioko Udalak tailer bat jarriko du martxan maiatzaren 10ean.

Tailerraren helburuak besteak beste ondokoak dira: ariketa fisiko eta kirolaren onuraz ohartaraztea, ariketa fisikoa eta kirola autonomiaz egitea, ariketa fisikoa eta osasunaren arteko lotura sustatu eta ezagutaraztea eta ohitura osasuntsuak bermatzea. Hori dela eta, bakoitzak bere kabuz etxean zein kalean egiteko moduko ariketak erakutsiko dira.

6 saio egongo dira maiatzaren 10etik 26ra bitartean, astearte eta ostegunetan 9:30etatik 10:30etara Kiroldegian. Azken saioan, tailerreko partehartzaileak monitorearekin ibiliko dira herritik ikasitakoa praktikan jarriz.

Tailerrean gehienez 15 kidek parte hartu ahalko dute eta horretarako interesatuta dauden pertsonak maiatzaren 9a baino lehen apuntatu beharko dira kiroldegian bertan.

Tailerrak harrera ona badauka eta hala baloratuz gero, kiroldegian eskaintzen diren urte osorako ikastaroekin batera egongo litzateke.