Gertakariak

 

Emakumeei zuzendutako defentsa pertsonaleko ikastaroa eskainiko da Kiroldegian. Astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara  hitzezko eraso eta eraso fisikoen aurrean jakin behar diren posizio eta eraso ariketen lanketa egingo dute partehartzaileek.

Ikastaroa apirilaren 27tik, maiatzaren 20ra bitartean izango da, 8 sesio eta izena ematea zabalik da gaurtik apirilaren 23ra bitartean. 22 emakumerentzat prestatu da ikastaroa, baina gutxienez, 16 urtetik gorako 6 emakumek eman beharko dute izena ikastaroak aurrera egin ahal izateko. Bazkideentzat 24,10€tako prezioa  dauka ikastaroak eta ez bazkideentzat berriz 38.10€.

Ikastaro honetan erasoen aurrean defendatzeko gorputz teknikak erakutsiko dira. Hala eta guztiz ere, jakina da emakumeenganako sexu eraso edo tratu txarrak gizartean erroturik dauden egiturazko arazoak diren heinean, autodefentsak lanketa fisiko bat baino gehiago eskatzen duela. Udalak eskaintzen dituen jabekuntza ikastaroetan landu dira gai horiek batez ere.