Gertakariak

 

Udaleko Emakumea eta Berdintasun batzordearen eskutik,  Emakunde - k ekoiztutako "Volar" pelikula zineman emango da datorren asteazkenean, abenduaren 13an. Goizez ikastetxeei zuzenduta egongo da eta 18:00etan herritar orori.

Dokumentalean parte hartu duten emakume bi ere etorriko dira arratsaldean.
 
"Volar" , Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.