Gertakariak

 

Bariku honetan, urriaren 27an, Emakunde - ko autobusa etorriko da Lekeitiora. Portal de Atea gunean egongo da 16:00etatik 20:00etara.

Autobusa bisitatzeaz gain, gerturatzen diren haurrek 17:00etan aukera izango dute Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak antolatutako ipuin kontalariarekin topo egiteko eta "Errezeta doktorearen ipuinak" entzuteko.

Ipuinok, modu ezberdin eta dibertigarri batean, haurrek entzuten dituzten istorioen bitartez emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna txikienen artean modu eraginkorrean sustatzea dute helburu.

“Errezeta doktoreak” intolerantzia eta desberdintasunaren gaitzei aurre egiteko
5 ipuin ezberdin kontatuko dizkie bere "kontsultara" doazen haurrei.