Gertakariak

 

Ikuskizuna, maiatzaren 7an, zapatuan, 21:30etan izango da,  SANTI BROUARD PILOTALEKUAn

20:00etatik kalejira egongo da  LEKEITIOKO ESTUDIANTINAren eskutik eta ondoren hasiko da ikuskizuna.

Dantzatuko diren piezak SALIÑA SALIÑA, MAHAI GAINEKOAK, EZPATA DANTZA, KAIXARRANKA eta EGUZKI DANTZA izango dira eta dantzariak KRESALA – ONDARROA, MENDEXAKO DANTZARIAK – MENDEXA, ZERUTXU – MARKINA-XEMEIN eta ETORKIZUNA – LEKEITIO dantza taldeetako kideak.

Dantza Ikuskizun honekin gure dantza talde autoktonoen egoera erakutsi nahi da eta aldi berean dantza tradizionalak duen garrantzia azpimarratzea.