Gertakariak

 

Abuztuaren 2an Lekeitioko Udalak Gazta Zati bat dokumentala proiektatuko du Lekeitioko Ikusgarri Aretoan.

Udalak Jon Maiaren zuzendaritzapean agindako dokumentala ekarri nahi izan du herrira, dokumentalean agertzen den mezu edo tesia gure herrian azpimarratzea ere oso garrantzitsua deritzolako. «Zu zara zure historiaren protagonista. Zure esku dago zer izan nahi duzun erabakitzea». Horixe da «Gazta zati bat» dokumentalaren mezu nagusia. Horixe da Idiazabalen jaiotako Nazioen Mundua herri mugimenduak defendatzen duen ideia.

Eta hori da herriratu nahi den ideia. Norbanakoak, herritarrak partehartzera bultzatzea. Kolore politikoak alde batera utzi, eta herritar guztion artean indarrak batu, sentsibilitate eta izaera ezberdinak bilduz. Proiektu amankomunetatik hasi eta elkarlanean gure herria aurrera ateratzeko.

Sarrerak Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira Abuztuaren 1a barne. Egunean bertan Ikusgarri Zinemako sarreran eskuratu ahal izango dira. Udalak ordutegi komertzialetik kanpo egingo duen lehen erabilera izango da zinemarena. Jakin bezala, Udalak Zine aretoa erabiltzeko eskumena lortu zuen Ikusgarri Zinema gestionatzen duen kooperatiba eta Parrokiarekin adostu ostean.