Hona hemen Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako tailerrari buruzko informazioa:
HELBURUA:
Norbere ezagutza eta abilezia pertsonalen garapenaren bidez, ibilbide pertsonalizatua egitea, trebakuntzarako interesa sustatuz eta ondorioz laneratzea errazteko.
NORENTZAT:
16 eta 29 urte bitarteko langabetuentzat (oinarrizko prestakuntza DBH edo baliokidea).
IRAUPENA:
Martxoaren 13tik maiatzaren 8ra arte, 9:30etatik 13:30etara
EDUKIA:
- Bakarkako hausnarketarako tailerra: Oinarrizko emozioak gure portaeren jabe izan ez daitezen, berauek identifikatu, adierazi eta kudeatzen ikasi
- Komunikazio teknikak: modu eraginkorrean komunikatzen ikasi
- Enpatia: komunikazio osasuntsua sustatu
- Gatazka: lan-taldean lan egiten ikasi, gatazkak modu osasuntsuan kudeatuz
- Genero berdintasunaren inguruko modulua
- Lana bilatzeko teknikak: lan-elkarrizketen aurrean nola jokatu, nola bilatu lana
Tailerra gaztelaniaz izango da.
Informazio gehiago: 94 6169002 telefono zenbakian eta www.leartik.com web orrialdean.e