Gertakariak

 

Asteburu honetan “Gernika” pelikula estreinatzen da zine aretoetan.  Jakina da pelikula hau besteak beste Lekeition grabatu zela eta hori horrela, Lekeitioko Zinemazale elkarteak ikusgarri aretoan irailaren 10ean, larunbatean, 19:30etan berau ikusteko aukera posible egingo du. Pelikula berezia izanik, zuzendaria den Koldo Serra gonbidatu dute gure artera eta larunbateko saioa ondoren,  hizketaldi atsegin eta interesgarri bat antolatu dute berarekin.

Horretaz gain, ezohizko saio bat gehitu diote Zinemazaleek asteburuari, igandean, irailaren 11an 22:00etan, inor pelikula ikusi gabe gera ez dadin.