Gertakariak

 

Urtarrilaren 18an, Garraitz Taldearen eskutik eramango dira aurrera ikasturte honetako  4. Multikirol topaketak.

Urtarrilaren 18an, igerilekura egingo dute salto udal multikirol topaketek. Garraitz Triatloi taldearen eskutik,  guraso eta haurrak elkarrekin trebatuko dira uretako hainbat jolasetan. Helburua emaitzak garrantzia galtzea, eta maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin aritzea da. Gainera gurasoen parte hartzea bultzatu nahi dugu, elkarrekin kirola egiteko aukerak eman. Guzti hau lehiaketa eredutik urrunduz eta topaketa ereduaren alde eginda, kirola  eta jai giroa uztartuz. Topaketa beraz domekan, goizeko 10:45etik 13:00ak bitartean egingo da.
Udal Multikirol proiektua Lekeitioko eta inguru hurbileko herrietako lehen hezkuntzako 1-2-3 eta 4. mailetako ikasleei zuzendutako programa da, non kirola egiteko eredu hezigarriago bat bultzatu nahi den. Izena eman nahi dutenek 665 72 04 07 edo 94 624 30 05 zenbakira deitu edota zuzendaritza@lekeitio-kiroldegia.com helbidera idatzi beharko dute.