Gertakariak

 

Lekeitiok Gabon egitarau bete-betea dakar aurten:
 
Abendua 15: Mr Olentzero umeentzako antzerkia. 17:00 eta 19:00etan. 3 €. Ikusgarri aretoan

Abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra: Argazki zaharren erakusketa. Barandiaran aretoan. Aittitta ttiki kultur taldeak antolatuta.

Abendua 19. Marijesiak eta Gabon kantak 8.30ean, Ikastolako ikasleak herriko kaleetan zehar.

Abendua 20. Marijesiak eta Gabon kantak 8.30ean, Ikastolako ikasleak herriko kaleetan zehar. Eskolako umeak goizean ibiliko dira kantatzen.

Abendua 20. 2 ARREBA. gaueko 22:00etan, 5 €-tan. Bi arreba Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak sortu duten ikuskizuna da. Chopinek eta Xenpelarrek elkarrekin duten antzekotasunean oinarrituta, musika, bertsoak, istorioak eta inprobisazioa uztartzen ditu saioak. Hainbat antzekotasun dituzten arren (biak artistak ziren, sortzaileak eta berritzaileak, biek beren hizkuntza propioak zituzten…), Egaña eta Lizaso haiengan oinarritu dira, bere saioa egiteko: gaitz batek jota artista biek igaro zituzten azken hilabete haietan, euren arrebek zituztela zaintzaile. Ikuskizunaren bizkarrezurra kontakizun bat izango da, Chopinen kontuak, Xenpelarrenak... Lizasok pianoz lagunduko ditu Egañak kantatuko dituen Xenpelarren bertsoak.

Abendua 21. Santo Tomas azoka

Abendua 23. Mari Domingi eta Olentzeroren kalejira.

Abenduak 24. Kalejira, Itxaropena dultzaineroena.

Abendua 28. Ipuin kontalaria: titiritEROekin jolasean. Ikusgarri aretoan 17:30etan. 1€.

Abendua 28. Kontzertua. Lekittoko musika bandarena, Andra Mari elizan. 20.00etan

Abendua 29. Kalejira, Aratuste Alai estudiantinarena.

Abendua 31. Kalejira. Itxaropena txistulariena, 12.00etan

Abendua 31. Kalejira, Lekittoko musika bandarena, 12.30etan.

Abendua 31. Lekeitioko herri lasterketa. San Silvestre saria. UKEk (Udal Kirol Erakundea) antolatuta, Tximista atletismo taldearen laguntzarekin.

Urtarrila 5. Erregeen kabalgata. 18.00etatik aurrera herriko kaleetan zehar, Lekitto Musika Bandak girotuta. Ondoren, umeek Erregeekin egoteko aukera izango dute kiroldegian.
Oh: Denbora ona egiten badu, Erregeak itsasotik iritsiko dira San Pedropera; eta txarra egiten badu Eskolapetik.

Urtarrila 6. Bonbilloneko errege kabalgata. 12etan. Dendari kaletik hasita.

Mari Domingi eta Olentzeroren kalejira

Pasa den urteko Olentzero egunaren arrakasta nabaria izan zen. Herritar guztiek batera ospatu zuten jaia; eta aurten ere, horrela egin nahi da. Aurten, egun berezi hori Gazteria Batzordeak prestatu du. Izan ere, Gazte Gunean ari diren gazteek hartu dute aurten jai hori antolatzeko konpromisoa. Hala ere, herriko hainbat talderen eta norbanakoen laguntza izango dute: txistulariak, soinu- eta pandero-joleak, Hirugarren Adineko elkartea, etab.

Guztion parte-hartzearekin, herritar guztioi zuzendutako jai bat ospatzea da helburua. Pasa dan urteko arrakastari jarraituta baina, aurten berrikuntzak izango ditu egunak: Olentzerok ez ezik, Mari Domingik ere kalejiran parte hartuko du. Lehenengoz beraz, Mari Domingi Lekeitioko kalejiran izango dugu.

Kalejira luzatzea ere erabaki da aurten: Kalbariotik hasi, eskolapera, Kolmenares kalera, Arranegitik pasa eta plazan amaituko da jaia.

Pasa den urteko balorazioak, gainera, zenbait hobekuntza egiteko bidea eman digu: aurten Olentzero eta Mari Domingi ez dira plazan txoko batean eserita egongo. Iaz umeek ilara luzeak egin behar izan zituzten. Aurten, berriz, elkarrekintza hori beste era batera gauzatuko da: Olentzero eta Mari Domingi plazan zehar ibiliko dira umeekin harremanetan.

Urteroko txokolateaz gain, iaz gozokiak banatu zituen Olentzerok. Aurten aldiz, gozokiak kendu eta gaztaina erreak eskainiko dira plazan.

Ludoteka eta Kide Guneko egitaraua zabalduko da Gabon egunetan

Lekeitioko Udalak Ludotekaren eta Kide Gunearen zerbitzuak egonkortuko ditu aurtengo Gabonetan, pasa den urtean egin zen legez. Abenduaren 23, 26, 27 eta 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an emango dira zerbitzuak. Hori bai, aurten, abenduaren 23a baino lehen izena eman beharko da Ludotekan, Kide Gunean edota Kultur Etxean arratsaldez.

Ludoteka eta Kide Gunearen ordutegia goizekoa izango da: 10:30etik 13:30era.