Gertakariak

 

Lekeitioko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina eta bere Ingurumen-Azterketa Estrategikoa

2017ko martxoaren 24ko Tokiko Gobernu Batzarreko akordua ebazten duena jendaurrean jartzea Lekeitioko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina eta bere Ingurumen-Azterketa Estrategikoa.

Lekeitioko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra egiteko ardura duen teknikari lan-taldeak Aurrerakin dokumentua idatzi du, zeinetan plangintzaren irizpideak, helburuak, aukerak eta oinarrizko konponbide orokorrak jasotzen diren, baita Ingurumen-Azterketa Estrategikoa ere.

Euskal Herriko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 87 eta 90.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Udalek jendaurrean jarriko dute aurrerakin dokumentua bi hilabeteko gutxieneko epeaz, pertsona interesatuak azter ahal ditzaten eta komenigarritzat jotzen dituzten iradokizun eta proposamenak aurkeztu.

Ingurumen ebaluaketa arautzen duen abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoa jarraiki.

Esleituta ditudan eskumenen jardueran:

EBAZTEN DUT:

Lehenengo: Lekeitioko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina eta bere Ingurumen-Azterketa Estrategikoa jendaurrean jartzea bi hilabetez, interesatuek azter ditzaten eta komenigarritzat jotzen dituzten iradokizun eta proposamenak aurkezteko. Baita ere, jendaurreko erakustaldi honen iragarkia argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta herrialdeko hedapen handienetako egunkari baten. Erakustaldi epe hau dagokion iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasiko da kontatzen.

Bigarrena: Aurrerakin dokumentuaren kopia digital bat bidaltzea Lekeitio udalerriaren mugakide diren ondoko udalerri hauei: Mendexa eta Ispaster.

HAPO AURRERAKINA (Testua)

AURRERAKINA ERANSKINAK

INGURUMEN AZTERKETA ESTRATEGIKOA (Laburpena)

INGURUMEN AZTERKETA ESTRAGEGIKOA

PLANOAK