Gertakariak

 

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena. Programa Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat kultura-aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin. HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta bitartekaritza-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.
Gorabidean datozen artisten nahiz bitartekarien arte-prozesuak trukaketa-espazio publiko batean partekatu eta komunikatzeko premiak eraginda abiarazi du ekimen hori eremuak-ek. Espazio horietara iristeko zailtasunaz jakitun, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-etxe batzuekin lankidetza-ildo berria abiaraztea erabaki du eremuak-ek; izan ere, arte garaikideak bide hori gutxiegi erabiltzen duelakoan gaude.
Honako herri hauetako kultura-etxeak aukeratu dira 2016ko HARRIAK programarako: Dulantzi, Andoain, Arrasate, Gueñes eta Lekeitio.
Lekeition Harriak programa honen baitan, HALO erakusketa izango dugu. Inaugurazioa datorren zapatuan, ekainaren 4an izango da Barandiaran Aretoan 18:00etan.
Ekainaren 19ra arte egongo da erakusketa ikusgarri.

6 artista izango dira erakusketan: Iranzu Antona, Zigor Barayazarra, Mikel del Río Morán, Santiago Fernández Mosteyrín, Amaia Molinet eta Rafael Munarriz.

Informazio gehiago:https://www.facebook.com/events/1002632159791481/