Gertakariak

 

Abenduaren 16an, zapatuan, Nerea Mendizabalen eskutik "Haurrekin heriotzaz hitzegitea, bizitzako ikasgaia"  tailerra egongo da. Tailerra Altzuan Lekeitioko Hazkuntza Taldeak antolatu du.

Haur eta gurasoentzako heriotzaren gaia jorratzen lagungarriak izan daitezkeen irizpideak landuko dira.

Tailerra Kulturetxean izango da 9:30etatik 13:30etara eta aurretiaz izena eman behar da altzuanlekeitio@gmail.com helbidean.

Izena emateko azken eguna abenduaren 11a da.