Gertakariak

 

Urriaren 27an, ostegunean, Kulturetxeko Azkue Aretoan 18:00etan,  Altzuan Lekeitioko Hazkuntza Taldearen eskutik hitzaldia egongo da.

Hizlaria Yolanda Gonzalez Vara psikologoa izango da, haur osasunaren prebentzioan eta sustapenean aditua eta besteak beste “Amar sin miedo a malcriar” liburuaren egilea.

Sarrera doan izango da eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.