Gertakariak

 

Lekeitioko Udalak haurdunaldia eteteko eskubidearen defentsa egitea du helburua eta horregaitik Emakumea eta Berdintasun batzordeak proposatuta, udaleko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko da. Horretaz gain, Potxuak Martxan emakume taldea eta batzen direnekin batera, otsailaren 8an abortuaren inguruko hitzaldia burutuko da Barandiaran aretoan.  Aste horretan ere, abortuaren inguruko informazioa egongo da aipatutako aretoan ikusgai.

Emakumearen egunerako ere lanean dihardugu. Martxoaren 7an Konpota izeneko emanaldia izango  dugu ikusgarri aretoan eta martxoaren 8an bertan, emanaldi berezia izango da ikusgarri aretoan Potxuak Martxan eta beste emakume talde zein emakumeen eskutik.