Gertakariak

 

Igandean, hilaren 6an, 11:00etatik aurrera, Lekeitioko Xanti Brouard frontoiak Akarregi klubeko zesta puntako eskolako aurkezpen ofiziala ospatuko da. Eskola horrek 'Xistera' elkartearen babesa dauka, izan ere, Euskal Herriko klub guztiak batzen ditu eta, Euskadiko Euskal Pilotako Federakuntzaren eskutik, modalite hori harrobitik bultzatu nahi du. 

Gauzak hala, ekitaldian federazioko ordezkariak egongo dira eta, jai-giro bikaina bizitzeaz gain, frontoira hurbilduko direnek mutilek eta neskek eskainiko duten erakustaldiaz ere gozatzeko aukera izango dute

Orain dela bi hilabete Ereñon beste klub baten irekiera bizi ostean, Lekeitiko irekierak haize berria ekarriko dio espezialitateari,  Era berean, 'Xistera'-tik lanean jarraitzen da lehiaketa-zirkuitu bat antolatzeko, horren hasiera apur bat atzeratuko da, baina apurka-apurka itxura hartzen ari da.