Gertakariak

 

Lekeitioko Udalak hiru ikastaro berri jarriko ditu martxan urte berriarekin.
 
Urtarrilaren 8an Zaintzaileentzako Laguntza Psikologikoa ikastaroa hasiko da, otsailaren 26arte. Asteazkenero, 16:30etik 18:00etara Kultur Etxean zaintza lanetan diharduten pertsonentzako tailer honek zaintzaren inguruko hausnarketarako bideak zabalduko ditu. Guztira 12 orduko ikastaroa da.

Otsailaren 4an Antsietateari Aurre Egiteko Tailerra hasiko da Gazte Gunean, martxoaren 11ra arte. Guztiok bizi izan ditugu antsietate egoera ezberdinak bizitzan zehar. Tailer honen bidez antsietatea zer den ulertzeko gakoen inguruan pentsatuko dugu, eta aurre egiteko bide ezberdinak aztertu. 12 orduko ikastaroa izango da eta asteartero Gazte Gunean emango da 16:30etik 18:30era.

Otsailaren 24an, berriz, Doluari Aurre Egiteko Tailerra martxan jarriko da. 10 orduko ikastaro honetan doluak nola bizi ditugun aztertuko dugu, eta aurre egiteko zenbait pausu ezagutu. Martxoaren 24a arte Gazte Gunean emango da tailerra astelehenero.

Ikastaro hauetan izena emateko udaleko Ongintza Sailera jo behar da, edota 946034100 telefonora deitu. Ikastaro guztiak dohainekoak dira.