Gertakariak

 

Parte hartzeailea bazara, jendea ezagutzeko gogoa badaukazu...gaur eguneko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala jasotzeko aukera paregabea daukazu KALEKAko bolondres taldean apuntzera animatzen bazara.

KALEKAk bolondres talde bat sortu nahi du uztailaren 5etik
9ra ospatuko den 28. Nazioarteko Kale Antzerki Jailadian sortuko diren koordinazio lanetan esku hartzeko. Egin
beharreko lanak hauek izango dira:

· Gonbidatutako konpainiei laguntza ematea
· Espazioen prestaketa
· Parte hartzaile / publikoen gestioa
· Montaketan laguntasuna eman eta materialen zaintza
· Ekintzetan laguntasuna ematea
· Jaialdiari buruzko informazioa ematea

18 urtetik gora badituzu eta gogotsua baldin bazara, etor zaitez uztailaren 5etik 9ra Lea Artibai mailan
antolatzen den proiektu kultural garrantzitsuenetarikoan
parte hartzera!!

Izena emateko epea zabalik dago iada eta ekainaren 14ra arte apuntatzeko aukera daukazu:

Informazio gehiago:

http://www.kaleka.eus/deialdiak