Gertakariak

 

Sail berri honek sormen garaikideko sektorea animatu nahi du publikoaren aurrean garatzen dauden proiektuak probatzeko eta saiakuntzak egitera.

Baina zer da KALEKA Scratch?

Harrera-estetiketatik, publikoa prozesu sortzaileetan elementu pasiboa izatetik prozesu horren elementu aktiboa izatera pasa da.
KALEKAK publikoaren hartzaile-aktiboaren paperetik haratago joan nahi du, eta horretarako sortzaileak eta hartzaileak elkar truke erlazio-egoera batean ipintzen ditu. Sorkuntza erlazio-egoera honek bi subjektibitate, modu horizontalean, jartzen ditu: egilearen subjektibitatea eta hartzailearen subjektibitatea.

KALEKA Scratch deialdian garapen-prozesuan dauden edozein disziplinako proposamenak izan daitezke hautatuak. Jaialdiaren izaera emanda, gutxi gorabehera “kale-arte” disziplinetara hurbiltzen diren proposamenei lehentasuna emango zaie.

Deialdia zabalik dago martxoaren 1era arte.

Informazio osoa: www.kaleka.eus/deialdiak/scratch-deialdia/