Gertakariak

 

Asteazkenean, uztailaren 6an hasi eta uztailaren 13ra arte,  KALEKA LEKEITIOKO NAZIOARTEKO KALE ANTZERKI JAIALDIAREN eboluzioa ikusi ahal izango dugu.

Gure herriko hitzordu kultural garrantzitsu honetan herriko talde eta ekimen kulturaletaz gain, Singapur, Chile, Berlin, Katalunia,Balearrak, Murtzia, Andaluzia, Leon, Gaztela eta Madrileko artisten lanak ikusteko eta bizitzeko aukera izango dugu: tailerrak, gune interaktiboak, emanaldiak, 14 ikuskizun...

Informazio gehiago www.kaleka.eus web orrialdean eta gogoratu programak eskuragarri daudela Kulturetxean.