Gertakariak

 

        Kultur Etxean arratsaldez erosi daitezke sarrerak 10 euroko salneurrian.

Igor Calongek zuzendutako Cielo Raso konpainiak "Karaoke (Vacío de orquesta)" lana eskaini du Maiatzaren 29an Ikusgarri Aretoan.

Hiru pertsona, bi gizonezko eta emakume bat, karaoke batean. Hori abiapuntua. Eta mikrofono bakarra hirurentzat, beren nahiak, beldurrak eta emozioak transmititzeko. Dantza bai, baina baita antzerkia eta kantua ere. «Ekintza espazio honetan kokatzeak, dantza lan bat antzerkitik edo zinematik gertuago dagoen giro batean ezartzeak, irudiak eta emozioak modu sendoago batean erakusteko aukera ematen dit», azaldu du Igor Calonge zuzendariak. 50 minutuko pieza da, eta bertan hiru kantu abesten dituzte aktore-dantzariek: Paul Ankaren You're my Destiny, Bang Bang, Nancy Sinatraren bertsioan eta Manha de carnaval, Orfeu Negro filmekoa. «Guztiak kantu terribleak dira, baina, era berean, goxoak».

Modu honetan, udalak arte eszenikoetan beste pausu bat eman nahi izan du, dantza garaikideko punta puntako konpainia bat Lekeitiora ekarriz. Helburua, herritarrak dantza garaikidera hurbildu eta Euskal Herriko areto garrantzitsuenetan dabilen ikuskizuna ikusteko aukera ematea da.

10 euro balio duten sarrerak eskuragarri daude Kultur Etxean arratsaldez.