Gertakariak

 
Pasa den domekan igerilekura egingo zuten salto udal multikirol topaketek. Garraitz Triatloi taldearen eskutik,  32 haur eta beste hainbeste guraso trebatu ziren uretako hainbat jolasetan. Helburua emaitzak garrantzia galtzea, eta maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin aritzea izan zen. Hurrengo topaketa Otsailean izango da, eta orduan baloi jolasetan haritzeko aukera izango dute LH1 eta LH2ko ikasleek. Herriko 3 kirol taldek hartuko dute hurrengo udal multikirol topaketetan: Marierrota Boleibol Taldeak, Futbol Taldeak, eta Saskibaloi Taldeak. Zentzu honetan, Udal Multikirol tokapetek, herriko kirol taldeekin elkarlana sustatzeaz gain, herrian dauden kirol aukera guztiak ezagutzeko aukera eman nahi die ikasleei.
Udal Multikirol proiektua Lekeitioko eta inguru hurbileko herrietako lehen hezkuntzako 1-2-3 eta 4. mailetako ikasleei zuzendutako programa da, non kirola egiteko eredu hezigarriago bat bultzatu nahi den. Izena eman nahi dutenek 665 72 04 07 edo 94 624 30 05 zenbakira deitu edota zuzendaritza@lekeitio-kiroldegia.com helbidera idatzi beharko dute.