Gertakariak

 

Irailaren 24an, larunbata, Tximista Atletismo Taldeak ONDARRU-LEKITTO KOSTALDEKO LASTERKETAren  1. Edizioa antolatuko du,  Lekeitio, Mendexa, Berritxu eta Ondarroako udalen laguntzarekin.

Lasterketa Bizkaiko atletismo federazioaren egutegi ofizialean sartuta dago.

Irteera Ondarroan izango da 17:00etan, Itsas Aurre enparantzan, eta herritik zehar ibilbide txiki bat egin ondoren, itsasaldetik Ondarroa eta Lekeitio batzen dituen errepidea hartuko da.

Ibilbidean zehar eta lasterketa bukatzean, fruta eta edariak egongo dira eskuragarri. Kamiseta bat ere emango zaie partehartzaileei eta hauek aldagelak eta dutxak ere erabilgarri izango dituzte.

Lekeitiotik Ondarrura joateko autobus zerbitzua egongo da.

Izena emateko epea zabalik dago iada eta www.herrikrosa.eus webgunearen bidez egin behar da.

Informazio gehiago, kirola@tximista .net helbide elektronikora idatziz.