Gertakariak

 

Leartibai Garapen Agentziak aurten Lekeition antolatu du  Lea-Artibaiko Ekintzaileen eguna.

Ekainaren 18an Eskolapean azken urteetan sortu diren enpresen erakustokia egongo da. Sortutako enpresek euren zerbitzuak eta produktuak erakutsi, azaldu eta salduko dituzte goizeko 11:00etatik 14:00ak arte.

11:30etan umeentzako tailerrak hasiko dira:

• Sormen tailerrak eta margoketa librea Lekeitioko aisialdi taldearen eskutik
• 3D printing tailerra Leartikerren eskutik.

13:30etan X. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari banaketa eta Eskolapeko kioskorako egin den ideia lehiaketaren sari banaketa egingo dira.

Parte hartzera gonbidatuta zaudete.