Gertakariak

 

Uztailaren 4tik,  Lekeitioko Andra Mari Elizak bere ateak zabaldu ditu elizako meza orduetatik kanpo.

Bizkaian gotiko berantaren adibide alderaezina den basilika hau publikoari ireki da bisitak egiteko. Behe-denboraldian bisitekin jarraitzea espero da.

Bisitek gainera, hiribilduaren istorioan eta ondarean parte hartzeari aukera emango diote, turista zein herritarrei.

Uda sasoia 2017ko uztailaren 1etik urriaren 15era izango da eskeintza honekin:

Bisita libreak: 12.00 -14.00 eta 16.00 – 18.00 asteartetik larunbatera, 2€ pertsonako.

Bisita gidatuak: 13.00 – 14.00 eta 17.00 – 18.00 asteartetik larunbatera. Bisitak ordu bateko iraupena eukiko du. Prezioa 4€ eta taldea gutxienez 10 pertsonakoa. Interesatuak turismo bulegoan erreserbatu beharko dute ( 946844017 ).