Gertakariak

 

Gora Buru Kultur Elkarteak antolatzen  duen Euskal Ezkontzak aurten 40 urte ospatzen ditu. Hori dela eta, aurten berezia izango da.

*Uztailaren 15ean, ongo barikuan, Xabier Erkiziak "Idi- Burdiaren Oihartzuna" hitzaldia emango du Kulturetxean 19:30etan.

Xabier Erkizia (Lesaka, Nafarroa, 1975eko urriaren 27) ERTZ musika eta arte jaialdiaren sortzaile eta zuzendarietako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendaria eta uncommon Sounds ikerketa proiektuaren bultzatzaileetako bat. Euskal Herriko soinu-mapa osatzen ari da, soinu berrien bilatzaile nekaezina den aldetik.

Maiatzaren 28an, Xabierrek Gora Buru Kultur elkartearen idi gurdia Bilbora eraman zuen bere kaleetan zehar XIX. mendeko Bilboko ohiko eszena bat birsortzeko: idi-burdi karrankaria, kaleetatik kirrinka, hiriko soinu-marka bilakatuta.

Hitzaldian Lekeitioko Euskal Ezkontzan ateratzen den idi gurdiari buruz hitz egingo du besteak beste, gurdien soinuaren garrantziaz, beraien historiaz,...

*Uztailaren 22an, barikuan, gurdia jantziko da eskolapean 19:30etan.

* Uztailaren 23an, zapatuan, Euskal Ezkontzaren irteera 19:00etan Batzokitik  plazarantz: orain arte domekaz izan da beti baina aurten zapatu arratsaldez irtengo da. Kalejiran Iturengo joaldunak, Itxaropena txistulariak taldea eta Alurr dantza taldea ere izango dira.

Eta egun berean 20:00etan plazan: Alurr dantza taldearen ikuskizuna egongo da.

*Urriaren 8-15 Barandiaran Aretoan: Lekeitioko Euskal Ezkontzako argazki eta jantzien erakusketa ikusgarri izango da.