Gertakariak

 

Adinekoekin herri adeitsua lortzeko helburuarekin otsailaren 8an, 17:00etan Jubilatuen etxean hitzaldia egingo da gaur egungo egoera eta etorkizunean egin beharrekoen diagnostikoa azalduz. Hitzaldi zabala izango, hortaz, edonork parte hartu ahal izango du.

Jakina da bizi itxaropena 80 urtetik gorakoa dugula eta denok, egunen baten helduko garela adin horretara, baita zu zeu ere!! Beharbada, urruti ikusiko duzu momentua, baina … heltzen denean, nolako herria egotea nahiko zenuke? Egunerokoan bizitza errazten dizun zerbitzu, harreman, kaleak etab eskaintzen dituen Lekeitio bat ezta?

Bizkaian 2020an 65 urte baino gehiagoko pertsonak biztanleria osoaren %23,36 izango dira. Lekeition iada %23,89 dugu! 7.364 lekittarretatik 1.810k 65 urte baino gehiago dute!

Lekeitio adineko pertsonekin lagunkoia izatea nahi dugu, adin guztietarako izango baita onuragarri, DENONTZAT beraz. Horretarako zure iritzia garrantzitsua da, berdin da zein adin duzun.