Gertakariak

 

Gaurtik hasi eta urriaren 2ra arte Lekeitioko Maria Talako eskulan elkarteak egindako lanak ikusgarri egongo dira Barandiaran Aretoan. Lan gehienak oleoak izango dira.

Elkarteak 15 bat urte daramatza eskulanak egiten. Egun taldean 16 pertsona daude, denak emakumeak, nahiz eta inoiz gizonezkoak ere egon diren.

28 urtetik 93 urtera bitarteko kideak ditu elkarteak.

Taldeak, herri mailan egoten diren ekintza kulturalei laguntza ematen dio.