Gertakariak

 
Lekeitioko Udalak Santo Tomas Azoka  ospatuko du datorren abenduaren 21ean. Urtero bezala, ohiko azokaz gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketa egongo da ikusgai. Hona hemen egun horretarako prestatutako egitaraua:

10:00h: Azokaren eta abere erakusketaren hasiera.
13:30h: Azokaren mahairik onenari sari banaketa
14:00h  Azokaren amaiera
 
Udalak  aipamen berezi bat nahi diegu egin Lekeitioko udal brigada eta udaltzaingoko langileei aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten duten lanagatik.

Lekeitiora hurbilduko den jendeak bertoko produktu erosi eta animali ikusteko aukera izango ditu :

AZOKAREN GUNEA
    
Lehen sektorean , 36 dira Lekeitiora hurbilduko diren ekoizleak eta artisauak (19 Lea Artibai eskualdekoak) euren produktuen salmenta zuzena egiteko. Azokan aurkituko diren produktuak honako hauek izango dira:

  • Ortuari eta frutadun zazpi. Atal honetan mahairik onenari 100€ko saria emango zaio.
  • Ardi eta ahuntz gaztadun hiru ekoizle.
  • Ogia eta gozogintzako bost ekoizle.
  • Bizkaiko txakolinaren ekoizle bat.
  • Arrain kontserbadun  ekoizle bat.
  • Ahate produktuen bost ekoizle
  • Eztiaren ekoizle bat.
  • Txerrikietan  bi ekoizle.
  • 2 lore mintegi
  • Egurra, zilarra eta larrua…. lantzen duten  zazpi artisau


Eskualdeko abeltzainek euren gunea edukiko dute euren abereen erakustaldia egiteko. Azokara etorriko diren abereak honako hauek dira:

  • Hegaztiak et animali txikiak : lau abeltzain
  • Zaldiak: hiru abeltzain (12 buru)
  • Ardia: bi abeltzain (8 buru)
  • Ahuntzak: bi abeltzain (8 buru)
  • Astoak: abeltzain bat (3 buru)
  • Behiak: 2 abeltzain (8 behi)
  • Idiak: abeltzain bat (bi buru)

Azoka honen antolakuntza gutxi gora behera 5000€ko kostua du eta, BBK Gizarte ekintzaren laguntza  jasotzen da.

Informazio honekin batera , gonbidapena nahi diegu luzatu bisitan etorri nahi duten guztiei eta denboraldiaren laguntzarekin egun on bat opa nahi dizuegu.

Beste barik, adeitasunez agurtzen zaituztet.



Oharra: Edozein zalantza argitzeko azoka antolatzeko teknikariekin jar zaitez harremanetan (Ibon Goitia: 688 613 472 )