Gertakariak

 

Martxoaren 8 dela eta, emakume langilearen Nazioarteko eguna,  martxoaren 12an plazan 11:00etatik 14:00etara Lekeitio eta inguruko emakumeek  egiten duten lana ikustarazi eta honi presentzia eta indarra emateko “Lekeitio eta inguruko emakume sortzaile eta ekintzaileen I. Azoka” antolatu du Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak.

Kontziopean, besteak beste, jantziak, poltsak, moda osagarriak, apaingarriak, materialen berrerabilpena, umeentzako artikuluak egiten dituzten emakumeak egongo dira eta baita buztin tailerra.

Barandiaran aretoan argazki, kuadro, eskulanen erakusketa eta “ezkutuko amandrea” dokumentalaren proiekzioa egoteaz gain, 11:00etatik aurrera Lekeitioko Bolillerak zuzenean lanean arituko dira eta 12:00etan bi tailer egongo dira Gantxillo eta tutu oihalena. Azken bi tailer hauetan aurretiagaz apuntatu behar da 645 710 925 zenbakian whatsapp  bidez edota mezua bidaliz info@polyana.es helbidera.

 
Dantza eta musika ere izango dira azokan zehar.

Azoka Lekeitioko Eskolako eta Ikastolako ikasleek egindako apaingarriekin jantziko da.
 

Partehartuko duten emakumeen laguntzarekin azoka arrakastatsua izango delako segurtasunarekin eta urtez urte indartuko delako esperoan dago Lekeitioko Udala.