Gertakariak

 
“LUNA DE MIEL EN EL CAIRO” ZARZUELA PREZIO BEREZIAN LEKITTARRENTZAT

Arriagako Antzokiak eta Lekeitioko Udalak, kultur eskaintza handitzeko asmoz, “Luna de miel en el Cairo” zarzuela ikustera joateko aukera paregabea eskainiko dute apirilaren 4an. Ikuskizun honetan gainera, Itxaro Mentxaka mezzosoprano lekeitiarra izango dugu Marisa jostinaren paperean.

Soilik 35 euroren trukean, Bilbora joan etorriko autobusa eta ikuskizunerako sarrerak izango dituzue eskuragarri Kultur Etxean arratsaldez izena emanda. Ez galdu aukera! Sarrera mugatuak daude!