Gertakariak

 

Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izen ematea zabalik dago martxoaren amaierara arte. Udako Arte Erakusketak alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin.
 
Parte hartzeko Lekeitioko Kultur Etxera hurbildu edota kultura@lekeitio.com helbidera idatzi beharko da. Apuntatzerakoan, artistak bere lanen argazki eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) ekarri beharko ditu. Ondoren Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak ebaluatu egingo du maila.

Apirilaren hasieran  onartuen eta baztertuen zerrenda aurkeztuko da eta ondoren zozketa baten bitartez hautatuko dira partehartzaileak. Lehentasuna izango dute lekeitiarrek eta eskualdekoek.

Arte disziplina ezberdinetaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek beste behin ere Lekeitioko kultur kaian.