Gertakariak

 

Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emateko epea zabalik dago apirilaren amaiera arte. Udako Arte Erakusketak alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin.
 
Parte hartzeko Lekeitioko Kultur Etxera hurbildu, edota kultura@lekeitio.com helbidera idatzi beharko da. Apuntatzerakoan, artistak bere lanen argazki eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) ekarri beharko ditu. Ondoren Lekeitioko Udaleko Kultur Erakundeak ebaluatuko du maila.

Maiatzaren hasieran onartuen eta baztertuen zerrenda aurkeztuko da; eta ondoren, zozketa baten bitartez hautatuko dira parte-hartzaileak. Lehentasuna izango dute lekeitiarrek eta eskualdekoek.

Arte diziplina ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herritarrek beste behin ere.