Gertakariak

 

Lekeitioko Udalak aurrera jarraitzen du Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkarekin. Hori dela eta, ‘Lekeitio bideratzen duen itsasargi, ondarea’ izenburupean seigarren urtez antolatu ditu Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak. ‘Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa’ proiektuaren ardatza den ondarearen aberastasuna mantendu eta zabaltzea du helburu.
 
Aurtengo jardunaldiak honako gai hauek landuko ditu: Arrantza- turismo jarduerak eta ur gaineko ondarea.

Euskal Kostalde esparruan, funtsezko osagarria da Lekeitioko ondarea. Aurreko urteetan Sosoaga Jauregiko dolarea, Santa Katalina Itsasargia, Marierrota edo Playa de Ondarzabal txaluparen bisitak antolatu dira. Beste baliabide batzuekin batera, Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa osatzen dute.

Aurten, puri purian dagoen arrantza-turismo jarduera gaiari ere eutsi nahi da, eta horregatik esparru horretan egin ditzakegun ekintzei buruz hitz egingo da, beste eredu batzuen bitartez. Bestalde, Playa de Ondarzabal txalupa dugula eta, ur gaineko ondarea eta bere ekarpenak turismo jarduerari ere landu nahi dugu.

Beste urte batez, honako hauek dira jardunaldiaren helburuak:

  • Euskal kostako turismo panoraman Lekeitio erreferentziazko herritzat kokatzea.
  • Lekeitio bisitatzeko helburu berriak sortzea.
  • Produktuen garapenerako baliagarriak izango diren erreferentziazko esperientziak ezagutzea.
  • Itsas alorra turismo izaerako proiektuetan sartzea.
  • Ekonomia jarduerarekin, baina baita, ondarea eta memoria historikoa berreskuratzean turismoak daukan garrantziaz herritarrak jabearaztea.

Honako hauei zuzendurik dago jardunaldia:

  • Publiko orori.
  • Euskadiko kultura ondareari dagokion turismo balore bultzatzeaz zerikusia daukaten arduradun eta teknikariak. 
  • Kultur Elkarte, Arrantzaleen Kofradia eta herriko zein eskualdeko beste erakundeei.
  • Esperientziak eta herriaren etorkizunerako erronka ezagutzeko interesa daukaten enpresa, eta turismo alorrarekin zerikusia daukaten denda, taberna, jatetxe, e.a.en jabe eta arduradunak

Doakoak diren jardunaldiak, abenduaren 4an izango dira Lekeitioko Kultur Etxean.

Honako hau izango da Jardunaldiaren egitaraua:

EGITARAUA:
09:30 Inaugurazioa Maitane Larrauri Fraile. Lekeitioko alkatea.
10:00 Arrantza-turismoaren garapena Katalunian. Egungo esparrua eta etorkizunerako aukerak.
FredericValls. Escola de CapacitacióNauticopesquera de Catalunya-ko zuzendari-gerentea.
10:30 Galderetarako/eztabaidarako tartea
11:00 Atsedena eta kafea
11:30
Karabelen kaia. Ondare-multzoaren kudeaketa, erabilera eta dinamizazioa.
Daniel Navarro Campero. La Rábidako Kudeaketa Unitateko zuzendaria.
12:00 Galderetarako/eztabaidarako tartea
12:30 
Mar Galaica Club de producto de turismo mariñeiro.
Manuela Oviedo Hermida. GrupoAcciónCosteiraSeoFisterraRíaMurosNoiako gerentea.
13:00Galderetarako/eztabaidarako tartea
13:45
Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera.
Moderatzailea:Nekane Irusta, Leartibai Garapen Agentziko turismo teknikaria eta Lekeitioko Itsas Ondare Zentroko arduradun teknikoa.