Gertakariak

 

Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak bere lehen urteurrena ospatzeko Uztailaren 17an, iluntzeko 21:00etan, Eñaut Elorrieta kontzertuan aurkeztuko du "Ikusgarri" aretoan. Hurbiltzen diren guztiek  Kantari  Bizkaitarraren "Deserriko Kantak" birako azken kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, Abuztuan Ken 7 taldearekin diska berria grabatzen hasiko bait da.

Emanaldi honen bitartez elkarteak herriko eta inguruko zinezale guztiek erakutzi duten fideltasuna eskertu nahi du. Aldi berean eta kontuan izanik gure ardatz nagusia beti herriko zinea kudeatzea izango dela, ez diogu uko egiten beste kultur ekintza esberdinak antolatzeari, horregaitik oraingo honetan zinearekin lotura zuzena duen arte mota hau aukeratu dugu; musika.

Sarrerak Uztailaren 6tik aurrera eskuragarri daude herriko kultur etxean 10€ ren truke eta arratsaldeko ordutegian.