Gertakariak

 

Lekeitioko Mendi Martxa 2018 apirilaren 29an ospatuko da. Aurretiaz izena emateko epea apirilaren 22an itxi zen arren, mendi martxako egunean bertan ere egongo da aukera inskripzioa egiteko, ibilaldi bakoitza hasi aurretik 30 minutu arinago aurkeztuz eta 15 euroren truke. 

Gogoratu bi ibilaldi egongo direla, luzea eta laburra. Ibilbide guztian zehar, antolakuntzako pertsonak egongo dira partaideei laguntasuna ematen. Amaieran, pintxoak emango dira eta zozketak egingo dira parte-hartzaileen artean.

Animatu eta etorri!