Gertakariak

 

Mireia Arrilaga lekittarra Kailua Konan (Hawaien) ospatuko den munduko IronwoMan txapelketarako sailkatu zen Copenhaguen ospatu zan IronManean, bere kategoriako lehen postua lortu ondoren.

Sailkapen hau lortzea marka itzela da triatloi munduan dabilen edozein kirolarirentzat, baina... badauka kiroletik haratago doan aldea ere: ekonomikoa.

Hori horrela, Lekeitioko Udala eta Garraitz Kirol Taldea elkarlanean dabiltza Mireia froga garrantzitsu honetara joateko.

Besteak beste, abuztuaren 30ean, 12:00etatik aurrera eta 19:00etatik aurrera "Txarriboda eta Sagardo Festa" antolatu da plazan Hazi fundazioa eta Eusko Label -aren kolaborazioari esker. Batuko den dirua Mireiarentzat izango da.

Bestalde, Garraitz Kirol Taldeak Mireiari laguntzeko beste bide batzuk ere zabaldu ditu:

1- Bihar Txarriboda eta Sagardo Festa egunean gune bat egongo da aportazioren bat egin nahi duenarentzat.

2- Garraitz Kirol Taldeko kontu korrontean dirua ingresatuz : ES86 2095 0050 3338 3003 7603 (Garraitz Kirol Taldea)

Denon artean eta laguntasunarekin, Mireiaren ametsa posible izatea lortu dezakegu !!