Gertakariak

 

Abenduaren 21ean, eguaztenean, eguerdian, Santo Tomás eguna girotzeko,  Musikaia, Lekeitioko Musika Eskolako " Trikitixa Taldea" ibiliko da jotzen kalerik kale herrian zehar eta baita plazan ere.

Abenduaren 22, euenean 18:00etan Musikaiako ikasleek "Gabon kontzertua" emango dute Konpainiako Eleizan. Musikaia Musika Eskolaren III. Gabon Kontzertua izango da.
Eskolako ikasleek parte hartuko dute kontzertuan, abestuz zein musika tresnak joz. Ikasleek talde txikietan joko dituzte hainbat abesti eta kontzertuko azken atalean eskolako koruek parte hartuko dute; Koral Txiki, Koral Gazte eta Koralak besteak beste.
Bestalde,  aurtengo udaberrian zendu zen Jose Mari Argoitia San Martin ondarrutar letragilea, abesti batez omenduko dute kontzertuan, izan ere bere bi gitarra elektriko eta bandurria bat jaso ditu musika eskolak zendu ostean bere familiaren eskutik, eta hau eskertzeko Itoiz taldearentzat idatzi zuen Marea Gora abestia jo eta abestuko dute Lekeitioko Musika Eskolako ikasleek.

Ikus-entzuleentzat 17.45tan zabalduko dira elizako ateak.