Gertakariak

 

Martxoaren 5ean, ostegunez, arratsaldeko 19:00etan Osoko Bilkura egingo da Pleno Aretoan. Besteak beste 2015eko aurrekontuak eta  hileta edo omenaldi zibilak egiteko udal ordenantza aurkeztuko da.

Aztergaiak:

1. Lekeitioko Udalaren Osoko Bilkurako akta: 2014ko abenduaren 4koa.

2. Bilbao-Bizkaia Ur Partzuegoaren estatutuen aldaketa.

3. Lekeition hileta edo omenaldi zibilak egiteko Udal Ordenantza.

4. Konpost-guneen erabilera-araubidea eta baldintzak arautzen dituen Udal Ordenantza.

5. Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal ordenantza.

6. Udal merkatu-plaza arautzen duen Udal ordenantza.

7. Lekeitioko Udaleko 2015eko aurrekontuak eta plantila organikoa.

8. Lekeitioko udalaren Ekonomi-Finantziario Plana.

9. Mozioa: Saharar Errepublikaren 39. urteurrenean.

10. Adierazpena: Martxoaren 8koa, Emakumeen Egunekoa, Euskal Herri feminista eraikitzeko konpromisoa.

11. Alkate eta zinegotzien gastuen berri ematea.

12. Alkatearen Dekretuak.

13. Galde-erantzunak.