Gertakariak

 
Dejabu Panpin laborategiaren ARRASTOAK lana taularatuko da Ikusgarri Aretoan. Antzezlanak belaunaldien arteko lotura ikustezin horiei buruz gogoeta egin nahi du, generazioz generazioko herentziaz eta askatu gabeko korapiloez mintzatu. Lur izeneko neska baten bidaia emozionala kontatzen da. Izan ere, Lurren amak arrastorik utzi gabe egin zuen ihes etxetik bera txikia zenean. Ordutik berak bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Gutxien espero zuen momentuan, baina, ama hilik topatzen dute eta orduan azaltzen dira Lurrengan hainbat galdera. Galdera hauek denboran atzera eramango dute protagonista eta iraganeko gertaerek bere barruan eragindako sentsazioak kanporatuko dira, ezkutuko beldurrak eta mamuak. Hala, sentimendu guzti hauei aurre egin beharko die Lurrek. Euskal Herria guztitik bueltaka dabilen antzezlana otsailaren 27an, zapatuan, iluntzeko 20:00etan izango dugu Ikusgarri Aretoan. Sarrerak 10 euro balio ditu eta aurretiaz lortu daitezke Kultur Etxean.