Gertakariak

 

Ongo barikuan,  azaroak 25ean, Emakumearen kontrako Indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean,  "Pleno Txiki" ekimena egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan 10:00etan.

Ekimena, Emakumea eta Berdintasun  Batzordetik sortu da eta herriko Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean burutuko da.

LH6ko gazteek osoko bilkura irudikatuko dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean beraien konpromisoa azalduz.

Ikasleek egingo dute alkate, zinegotzi eta Udaleko idazkari papera  (%50 mutilak eta %50 neskak).

Osoko Bilkura sinboliko honetan, azaroaren 25aren inguruan landu duten manifestua irakurri eta onartuko dute gazteek.

Lehenengo aldiz egingo da ekintza hau eta hurrengo urteetan ere errepikatzea espero da.