Gertakariak

 

Lekeitioko Udalak, Lea-Artibai Landa garapenerako Elkartearen laguntzaz, Santo Tomas Azoka ospatuko du abenduaren 21ean. Urtero bezala, ohiko azokaz  gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketa egongo da ikusgai.

Egitarauaren helburu  nagusia Lea-Artibai  eskualdeko lehen arloko nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizleen lana sustatzea eta,  aldi berean, haien produktuen kontsumoa bultzatzea da.

Azokan  ikusi, dastatu  eta erosi daitezkeen produktu  nagusiei   dagokienez   ondoko hauek aipa  daitezke: hestebeteak, ortua- riak,  fruta, txakolina, behi eta  ahuntz- esnearen eratorriak, eztia,  ahatekiak, baserriko ogia  eta euskal pastela, ardi, behi eta ahuntz-gazta, piper txorizeroak, okela, kontserbak ekologikoak, eta baita lore  idorrak ere.

Produktu freskoak eta sortu berriak izango dira baita,  kasu askotan artisautzako  prozesuen  bidez ekoizten direnak eta saltzailea zuzenean ekoizten duen pertsona bera izango da.

MusiKaia,  musika eskolako ikasleak giroa  alaitzen ibiliko dira.

Ez galdu eskualdeko kalitate ezin hobea duten produktuak eta hauen ekoizleak ezagutzeko aukera!!