Gertakariak

 

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA: Gizarte elkarteak aurkezteko zine zikloa

Hurrengo asteetan, asteazkenero film bat proiektatuko da kultur etxeko Azkue aretoan 18:00etan, Gizarte elkarteak herritarren aurrean aurkezteko helburuarekin.

Martxoaren 27an “The Guardian” filma eskainiko da Gurutz Gorriko elkartearen eskutik. Apirilaren 3an “Campeones” Gorabide elkarteak antolatuta eta apirilaren 10ean “Arrugas” Caritas eta Nagusilan elkarteen babesarekin.

Lekeitio lagunkoia eta Udalak antolatutako ekimen honetan emango diren pelikula hauek dohainik izango dira.